XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orai? gure orrhoitean, Jean Elissalde, Zerbitzari, Eskualzaindikoa (Euskal Akademia).

Nere ondotik, nik egiten ahal nuken bainan hainitz hobeki mintzatuko dire hortaz aita Villasante eta Roger Idiart.

Gaurko egunian, badugu, hau ere Eskualzaindian barne dena, gure adixkide Piarres Larzabal, Pierre Ixelenkoa.

Antzerki edo teatro sailean lan berezia egin duena.

Gora Piarres eta hainitz urthez jainkoaren laguntzarekin!.

Bertze idazle eta predikari ezagutu bat = Roger Idiart, Euskualzaindiko bidean egiten hari baititu urrats ederrak zonbeit urthe hautan.

Eta bihar? biharkoaz kexu naiz eta kexu gare Azkaingo herri kargu dunak.

Bainan, egiten ahal ditugun guziak egiten ditugu guk ere Eskual kulturaren alde.

Huna zonbeit ponttu: orai dela 12 urthe, herriko bozak doi doietarik galdu izanikan ere, zonbeit lagunekin indar berezi bat egin ginuen eta egunetik biharrerat ikastola bat sor-arazi nere aita zenaren etxean.

Egun, urtero 20 haur badira ikastola hortan.

Eskual dantza eta xistulari talde bat ere sor arazi ginuen, nere kusina Anddé lendakari.

Talde hori bataiatu ginuen Ikasleak, gure haur denborako Tunantiak talde ttikiaren oroitgarri.

Iphar Euskadiko talde hoberenetan da egun Ikasleak taldea.

Geroztik, herri kargudun gisa ez gira uzkur egon.

Kontseiluko biltzetan berdin mintzo gare eskuaraz edo erdaraz, 19-ak eskualdunak garelakotz.

Hori ez da ikusi gure herrian, bederen 100 urthe hautan.

Bethi baziran erdaldunak eta heien gatik denak erdaraz mintzo baitziren.

Urrats hori urrats zaila izan da, kanpotiarrez hainitz nahasia den herri batean, eta urgullu dugu hori eginik = 19-ak eskualdunak!.

Bertzalde, ganden primaderan edo uda berrian, bozkatu dugu 19-ek, herri diru konduetako (edo budgeteko) eguneko bat baztertuko gizuela Eskual kulturaren alde.

AZKAINE DA Iphar Euskadiko herri guzietan urrats hori lehenik egin duena.

Ikusten duzue, oxtixon aipatu ditutan Eskualdun kartsuek eta, bereziki, guk haurrean eta gaztean ezagutu Zerbitzari eta Piarres Larzabal-ek umeak egin dituztela!.

Eguneko bat hori, haurten, Azkainen, 3 milliun eta 800 milla libera da, diru xaharrean.

Diru hori nola puskatu dugu? lehenik, herriko 3 talderi, urthe guziz bezala, emanez beren diru partea: pilota, eskual dantza, ikastola.

Bainan ere, herriz kanpoko bertze 13 talde edo batasuneri diru-laguntza emanez.

Huna zoin diren, aurtengo 13-ak: Donibane Lohizuneko Ikastola (lehen maila), Aturri-Nabarrako irratia, Gure Irratia, Eskualtzaleen Biltzarra, Ikas, Aize Garbia, Lauburu, Antzerkilarien Biltzarra, Gau Eskolak, Bertsularien Lagunak, Institut d`Etudes Basques Ikastegia, Eusko departamenduaren aldeko batasuna eta Eskualzaindia.